Arangoitiko Euskal Jaia, Maiatzaren 4tik 12ra: JARRI MINGAINA DANTZAN!!

Urtetik urtera indar handiagoa hartzen ari den ospakizuna… Arangoitiko Euskal Jaia!!!! Bihartik aurrera, aste osoko egitarau oparoa Arangoitiko euskaltzaleen eskutik. Egunetik egunera, Arangoiti gero eta euskaldunagoa!!!!

arangoiti euskal jaia

Beste askoren artean, gure Kantagintza bertan izango da larunbata 11an, arratsaldeko 19:00etan. Hemen egitarau osoa:

arangoiti euskal jaia2

Partekatu

Euskara Deustuko Komertzioetan erabiltzeko 111 arrazoi

Aspaldikoa da Berbaizu Euskara Elkarteak Deusto Bizirik komertziante elkartearekin harremanak bideratzeko egindako lana. Deustuko komertzioetan “Hemen Berbaizu” pegatina banatzen hasi ginenetik gutxienez (izango dira jada ia 10 urte). Poliki – poliki Deustualdeko denda, taberna eta erakundeen egoitzetan banatu dugun pegatina honen helburua langile euskaldunak daudela azalerazi eta horrela bezeroak euskara erabiltzeko erraztasun handiagoa izatea da. Horrela bada izango dira 25 bat komertzio pegatina hori erakusten dutenak.

Horrekin batera hainbat jatetxetako menuak euskaratzen ibili gara urte luzez, eta emaitza ezberdinekin bada ere, euskarari Deustuko ostalaritzan lekua irekitzen aritzen ari gara eta arituko gara aurrerantzean ere. Bilboko Udalak lan hori betetzen ez duen bitartean gutxienez.

Horrela bada, zentzuzkoa iruditu zaigu hasieratik Deustuko komertzianteen elkartea den Deusto Bizirikekin harremanak ezartzeko ahaleginak egitea. Ondorioz hitzarmen proposamenak, aholkularitza eta laguntza eskaintzak zein egoera zehatzetan iruskinak helarazi dizkiegu hainbat bider.

Erantzun faltaren aurrean gure azken ahalegina Deustuko biztanle eta bezero potentzialen sinadura batzuk bildu eta beraiei helaraztea izan da. Berriki komertzio eta kaleetan ikusi dugun azken kanpaina lekuko (marrazki lehiaketarako deialdia zuena), euskarari oso gutxitan egiten dio tartea Deusto Bizirik elkarteak, eta ez dugu uste Deustuko datu soziolinguistikoek (4tik 1 euskalduna da, 4tik 1 euskaldun pasiboa) euskara inondik inora kontuan ez hartzera eraman beharko luketenik edozein eragile, eta are gutxiago Komertzioen elkartea.

Hori dela eta 111 deustuarren sinadura eraman genizkion Deusto Bizirik elkarteari. 111 arrazoi euskarari leku bat egiteko komertzio arloan. Ziur gaude gainera 111 horiek beste askoren izenean ere badoazela, beraz espero dugu euskarari tokia egin diezaioten. Aurrerantzean ere saiatuko gara.

III. Katalan Jardunaldiak: Euskara eta Katalanaren erabilerari buruzko saioa Müllerenean

Aurreko barikuan gurera hurbildu ziren III. Katalan Jardunaldiak. Gure artean bizi diren Herrialde Katalanetako hainbat lagunek antolatzen dituzte jardunaldiok elkarren arteko harremanak sortu eta katalan hizkuntza eta kultura gurera hurbiltzeko asmoz. Barikuan lehenik eta behin gure hizkuntzen erabilerari buruzko saio partehartzailea burutu genuen, eta 30 lagunetik gora batu ginenez, saio benetan polita atera zitzaigun. Izan ere euskara, katalana eta batzutan gaztelera ere entzun ziren elkarrizketetan, eta elkarren arteko ezagutza handitu genuela izan zen askoren ondorioa.

Tailerra Mullerren

Saioaren ondoren Puntxa-discs en catalá i festeta jaia hasi zen Müllerenean, eta giro ederra eta elkartrukea sakontzeko ezinhobea izan zela baino ezin dugu esan. Eskerrik asko gurera etortzeagatik eta datorren urtean Müllereneako ateak parez pare irekita izango dute IV. Katalan Jarduanldiek!

IMG-20130418-WA0001