Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik

Aurtengo Udaltop jardunaldietan, Eduardo Apodaka EHUko irakasleak emandako hitzaldiaren laburpena egin du Argia astekarian Onintza Iruretak.

Hainbat puntu interesgarri eta aplikagarriren artean, hurrengoak luzatu zituen ikerlari deustuarrak:

- Hizkuntza kodea aldatzeko esango diogu, eta kito? Aldaketa horrek zein zentzu duen azaldu beharko zaio, alegia, zentzugintza landu beharko dugu: Zertarako aldatu kodea? Zergatik? Jendeari sarri anormal jokatzeko eskatzen diogu (beti gaztelaniaz aritu denari euskaraz egiteko eskatu), bere ohiturak apurtzen ari gara, zentzua aurkitu behar diogu eskaera horri, arrazoi on bat.

-Euskara gaitasunari tartea eskaini zion Apodakak. Haren ustez, euskararekin oso exijenteak gara, zuzentzeko joera handia daukagu. Eta ondoko esaldi hauek utzi zizkigun: “Ez gara euskaraz egiten duen herria”, baizik eta “Euskara ikasten ari den herria”, eta “Euskara ikasleen herria” gara.

-Anormalak gara: Entzule bat zerbait anormala eskatzen ari garenaren kontuarekin geratu zen eta familiako adibidea jarri zion. Seme-alabek gurasoei adierazi izan die euskaraz bizi nahi izateagatik ingurukoekiko anormal sentitzen direla. Apodakaren erantzuna: “Bai, arraroak gara, eta hala esan behar diegu, arraroak garela. Bide batez esanda, gaur egun garai batean baino jende arraro gehiago dago.

Laburpen osoa hemen sakatuta.

Partekatu

Txantxiku Bilboko gailurretan: Txangoa Pagasarrira!!

Igandean mendira joan ginen, Pagasarrira! Hori bai plan ona igande eguzkitsu baterako. Txantxikuko 42 ume eta 6 begirale joan ginen eta eguzkiak gogor jotzen bazuen ere, den-denak heldu ginen gailurrera

Bidean, baina, nekea nabaria izan arren, ondo pasatzeko aukera ere izan genuen! Ikusi-makusi, asmakizunak, zenbat falta zen asmatzeko lehiaketa, txisteak, txutxumutxuak…denetarik egin genuen, mendian gora.

Hasieran alfertsu ibili ginen arren, mendizale bikainak garela ikusi dugu, beraz…Hurrengoan nora!?

Txantxiku

apirilak 21ean egindako irteerako talde-argazkia

III. Katalan kultur jardunaldiak Alde Zaharrean, Bilbin eta Deustun

Hurrengo astean egingo dira III. Katalan kultur jardunaldiak. Apirilak 25-27 bitartean katalan kultura gugana hurbiltzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ostiralean, Mullerrenean, hizkuntzaren erabileraren inguruko tailerra izango da, katalanez eta euskeraz…

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8662832454/sizes/m/in/photostream/

 

Jon Alonsoren "Zintzoen Saldoan"

Udaberriko Irakurlearen Txokoak Jon Alonso dakarkigu zaleok luzaroan esperotako “Zintzoen Saldoan” eleberri zorrotzarekin.

Hemen berriak

argitaratutako pasartea eta egilearekin elkarrizketa mamitsua.

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8652432122/in/photostream

Iruñarra entzuteko eta berarekin solasteko parada, beraz maiatzaren 8an, asteazkenez Bidarten.