Azken egunetako Argazki apartak: Korrika Deustun, Martxelo Otamendi Ziztadan, Ezkur eta Kami, Vietato Pensare, Euskal Ezkontza…

Jaiak bukatuta, pasatako une ederrak oroitzeko eta horiekin berriz ere patxadaz gozatzeko unea heldu da orain. Ezin aproposagoak egunotako atseden egunak Natalia Poblacion berbaizukide eta argazkilariak ateratako argazki bilduma aberatsak arakatzeko.

Lehenik, ostegunez, Korrikak Deustun egindako kilometro hunkigarrietan bildutako jendetzari ateratako argazkiekin egindako bilduma:

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8580215968/sizes/z/in/set-72157633057105271/

Bigarrenez, ostiralarekin, Mullerenean Martxelo Otamendirekin Berriari Ziztada kanpainaren gaineko solasaldiko, Deustuko Kantujirako, Ezkur eta Kamiren saioko eta Vietato Pensareren kontzertuko irudiak jasotzen dituena:

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8581694119/sizes/c/in/set-72157633064867275/

Hirugarrena, igande goizeko Euskal Ezkontzako bilduma oparoa:

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8589604405/sizes/c/in/set-72157633078587975/

Eta azkena, jaietako bigarren asteburuko hainbat une zirraragarri jasotzen dituena: Tomate Lehiaketa, Pilota Partidua edo Tomatearen erreketa, besteak beste.. agur eta datorren urterarte sutan erretako Tomate deustuarra!!!!

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8590960734/sizes/c/in/set-72157633087315443/

Partekatu

Jaietako Lehen Asteburuko bi argazki sorta eder

Gure elkarteko argazkilari Natalia Poblacionen eskutik, elkarteko flickrean guztion eskura 2.013ko jaietako lehen asteburuko 200 argazki inguru eskegi ditugu.

Batetik txupinazoa, Konpartsen eta Koadrilen jaitsiera, Maribeltzen desfilea, txosnen irekitzea, paellen leihaketa eta herri bazkari jendetsua zein kotxe klasikoen erakusketa jasotzen dituen 119 argazkiko bilduma.

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8566689056/sizes/m/in/set-72157633016395563/

Eta bestetik igandeko Emakumeen Aurreskuko 76 argazki biltzen dituen bigarren bilduma.

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8574906902/sizes/z/in/set-72157633040318723/

Deustuko Jai Batzordeak ere eskegi ditu argazki gehiago bere facebookean, Prest-ek zabaldu bezala.

Beraz argazki faltarik ez!!!

Asteburu honetan, gehiago eta hobeto!!!

Berriari ziztada emanez… Martxelo Otamendi eta Ezkur & Kamiren Kontzertua Mullerenean

Ostiralean ezin galdu: 7:30etatik aurrera Martxelo Otamendirekin solasaldia eta jarraian Ezkur eta Kami artista

deustuarren emanaldi berezia Mullerenean.

Zatoz eta eman Berriari eta euskarari Ziztada!!!

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8532941489/in/photostream

KORRIKA eta gero… Txapeldunen Bertso-Saioa eta Revolta Permanent Deustun

Berbaizuk beste behin ere Deustuko Jai Batzordearekin batera egingo du Korrika biharkoan.

Arratsaldeko 18:09tan Luis Power eta Logroño kaleen artean hasiko da gure kilometroa… eta gero indarrak ahitu arte euskararen eta AEKren alde Korrika!!!

Eta arnas estuka ibili nahi ez duenak.. buelta eman eta iluntzeko 20:00etatik aurrera Lujanbio, Egaña, Uria eta Elortza ditu txosnetan. Txapeldunen Bertso-Saio aparta eguna borobiltzeko. Azkenburukoa Revolta Permanentek rapeatuz jarriko digu.

EMAN EUSKARA ELKARRI eta JAIETAZ EUSKARAZ GOZATU

(Hemen Deustualdeko ibilbide osoa eta Korrikaren inguruko egunotako egitaraua)

Deustuko Jaiak 2013: Zaindu Maite Duzun Hori…eta GOZATU!!!

Prest-en web orritik hartutako irudiekin…

Zaindu Maite Duzun Hori.. eta GOZATU JAIETAN!!!

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8555794060/in/photostream

Hemen sakatuta lehen asteburuko programa osoa:

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8555794598/sizes/c/in/photostream/

Berbaizurekin parte hartu nahi baduzu ateak parez pare dituzu irekita.. dela Txupinazoa eta Jaitsieran, dela herri bazkarietan, dela gure txoznan.. datorren asteko Korrikan, Korrika Txikietan, Mullereneako hitzorduan zein Kantujiran.. zein Jai Batzordeko edozein ekimenetan… Jaietaz Gozatu eta Eman Euskara Elkarri!!!

Dantza Afrikarren Ikastaro arrakastatsua

Aurten berriz ere arrakastaz burutu dugu Dantza Afrikarren Ikastaroaren lehen zatia. Neguko bi larunbatetan San Inazioko merkatuan batu eta bertan arratsalde osoa eman genuen dantzariok zuzeneko perkutsioaz lagundurik. Eta gertatu ohi den bezala, parte-hartzaileak gehiagorako gosez geratu zirenez.. zer hoberik udaberrirako ikastaroaren bigarren zatia antolatzea baino!!!

Ahal dela, berriz ere perkutsio eta goniaren soinu ederraz lagundurik. Ordurarte, giharrak berotu eta mugimendu batzuk ikasten joateko…hona hemen hurrengo ikasgaia.

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8539341453/in/photostream

Martxoaren 22an Martxelo Otamendi eta Ezkur & Kami Mullerenean

Deustuko Jaietako bigarren ostiralean arratsaldeko 19:30tan hasita, gure ziztada emango diogu Berriari. Eta horrela Martxelo Otamendiren aurkezpena eta solasaldiarekin hasi, eta ondoren Ezkur eta Kami musikari deustuarren emanaldi berezia gozatu ahal izango dugu (emanaldiko edarien errekaudazioa Berriari ziztada emateko bideratuko da).

Ordu berean, solasaldia eta gero, Kantagintza Taldeak Jaietako Kantujira

hasiko du Mullereneatik bertatik Berriari beste ziztadatxo bat emanez.

Batean edo bestean beraz, Deustuk Jaietan ere Eman Berriari Ziztada!!

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8532941489/in/photostream

Asteazkenean jaietako bilera monografikoa

 Badatoz Deustuko jaiak! Aurten ere Jai Batzordeak ekitaldiz beteriko programa osatu du Martxoak 15-24 bitartean. Berbaizuk, Jai Batzordearen kide izanda, baditu bere zeregin eta ardurak. Hori guztia antolatzeko BILERA MONOGRAFIKOA izango dugu asteazkenean, Martxoaren 6an, 19:30etan bulegoan (Ramon y Cajal 42)

Zatoz eta parte hartu! Jai

herrikoien alde, antola gaitezen!