Txantxikuak Atxondora goaz asteburu pasa!

Aurreko zapatuan Siberiak ekarri zigun eguraldi hotzari aurre eginez Txantxikutarrok kalera atera ginen berriz ere. Oraingoan, gaztetxoenek Doña Casilda parkea kolonizatu genuen, eta elur eta tenperatura baxuenetan esploratzaile onenak bezalaxe “Altxorraren bila”-ra jolastu ginen, mapa eta guztirekin!

Eta hara zer topatu genuen! Txantxi-argazki baten puzzlea! Ikusten denez, eguraldi txarra ez zen gai izan gu etxean bahituta izateko!

Aste hontan Atxondora goaz, Martxoak 2,3an.

Irrikitan gaude!

Partekatu

Bordatxotik Australiara

Barikuko bertso-afariko uzta oparoa sareratu digu Elorri Bertso Eskolak egunotan. Santimamiñeko derbia zein neguko hotza medio, bertaratu ezin izan genuenok beraien webean aurkituko ditugu Amaia Iturrioz, Etxahun Lekue zein Ander Elortegiren hainbat bertso eder. Elorriren, Matxintxuren eta Berbaizuren arteko elkarlanaren fruitu berrien zain… hona gaueko une gogoangarrienetako bat:

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=fpzkFGKfiJ4

Igandean Baltzolan izan ginen, laster Atxondora goaz

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8513155172/in/photostream

Pasaden igandean txantxikutarrok motxilatxoa, botak eta linterna hartuta Dimara joan ginen Baltzolako kobetan galtzeko asmotan!!

Gure espediziorako autobus oso bat bete genuen, ez zen leku libre bat ere geratu, 65 bat inguru izan ginen!

Heldu eta leku eta egoeraren azalpentxo bat egin ondoren, giharrak mugitzen hasteko jolastxo batzuk egin eta segituan abiatu ginen koben bidean. Kobetara heltzean nagusitxoenak kobetan barrena ibili ziren pasadizo ilun-ilunen artetik, saguzar artean.

Hala, hamaiketakoarekin tripa pixkat asetu ostean gure bideari ekin genion errekatxoaren albotik. Aurrera gindoala bat-batean zer eta elur apurtxo bat

aurkitu genuen bidetik!! zelako korrikaldi eta bola guda!

Bazkaltzen jarrita bakoitzak bokata hartu eta lasai bazkaldu eta jolasean ibili ginen barre artean. Horrela, deskantsatu ostean bueltarako bidea hartu genuen.

Ez zitzaigun ahaztu Gentilzubi azpitik pasatzean desioa eskatzea, ea bete diren!! Zelako eguna!

Hurrengo erronka Martxoak 2 eta 3 ko asteburuan daukagu, Atxondora goaz!

Gaur da izena emateko azken eguna !!!

Ostiralean bertsoak eta afari goxo-goxoa

Oraindik bertso-afarian izena emateko epea zabalik…

MENUA

Perretxikoak eta urdaiazpiko Iberiko entsalada,

fruitu gorri olio-ozpinarekin

eta….

Arroz krematsua onddoekin

Asetzeko

Txipiroi frijituak brotxetan, patata krema fina gainean

eta

Txerri solomo txiki frijitua, bere zukua, patatak eta piperrekin

Gozatzeko

 Goxua

Korrika_kulturala_bertso_afaria_Deustualdean

Bihar berbalagunak kalera!

arkaitz estiballes

Bihar Bilboko Alde Zaharreko plaza berrian dute berbalagunek hitzordua. Auzo ezberdinetan astean behin batzen diren berbalagunei zuzendutako gonbitea da biharkoa, toki itxian bildu beharrean mintza-poteoa egingo dute Alde Zaharreko kaleetatik. Zita, euskaltzaindiako egoitza aurrean izango da 19etan eta Arkaitz Estiballesek, Bizkaiko bertsolari txapeldunak, aurkeztuko du egitasmoa.

Bertso-afaria Deustuan Otsailaren 22an

 Korrika_kulturala_bertso_afaria_Deustualdean

Otsailaren 22an, ostirala, 21:30ean, bertso-afaria antolatu dugu Elorri bertso eskolak,  AEK-Matxintxuk eta Berbaizuk elkarlanean.
Bertsolariak Elorri elkarteko irakasleak izango dira: Etxahun Lekue, Ander Elortegi eta Amaia Iturriotz.
Afaria San Pedro elizaren atzekaldean dagoen Bordatxo jatetxean izango da.
Txartelak 25 euroren truke salduko dira Berbaizuren lokalean (Ramon y Cajal,42)  eta euskaltegiaren bulegoan ( Ramon y Cajal, 8)

Eman euskara

elkarri !

Maribeltz bihar Deustuko Inauterietan

 Badatoz Deustuko Inauteriak!!! Gaur hasi eta igandea bitartean Deustuko Jai Batzordeak programa itzela antolatu du. Aurten, gainera, biharko eguraldi euritsuari aurre egiteko, karpa izango da frontoian, bertan epelean bazkaldu ahal izango dugu…..Atxikitutako programaz gain, bihar,  Mullerrenean, arratsaldeko 20:00 etan berbaizukide batzuk

prestatutako “Kasu Maribeltz!” antzerkia ikusi ahal izango dugu. Maribeltz bera ere Deustutik paseatuko da bai larunbatean, bai igandeko desfilean…..

inauteriak 2013 kartela
Beraz, presta itzazue zuen mozorroak; galtzagorriak, basajaunak, lamiak, tartaloak, maridomingiak, sorginak….eta jetsi frontoialdera.
Bertan egongo gara! Gora Deustuko Inauteriak!