Ezin hobeto hasi zen atzo Zona Especial Norte

inazio mullerren2

Arrakastatsua izan zen atzo Zona Especial Norte ekimenaren estreinua. Arratsaldeko 18:00etan hasi zen Baiona Tabernatik bertsoz eta musikaz girotutako kalejira eta iluntzeko 20:00etan Inazio Escuderoren performanceak zur eta lur utzi gintuen. Muller txiki geratu zen eta jendea espaloian ikusi behar zuen artista deustuarraren obra. Zuzeneko musika eta bideo proiekzioak uztartu zituen Inaziok. Gaur txalapartariak, Rubatos taldea eta Lapidacion Laserren txanda izango da. Badago giro deustuko goikaldean!

kartel zona especial norte

Inazio Escudero gaur Mullerrenean

Sirocco

Nekez topa liteke hau baino artista oinarrizkoago, erraz

eta bihurriagorik. Egoera publikoak besteontzat bidaia errentagarri bihurtzen ditu. Bere proposamenen itxurazko sinpletasunak sarri norbere baitan (berr)aktibatzen du.

Sirocco zaldi baten izenatik hartutako izenburua da. Hortaz aparte;  Mediterraneoan edo Afrikako iparraldean, ekialderantz doan depresio baten aurretik jotzen duen hego-haize bero eta lehorra da ( wikipedia).

Emanaldi honetarako, 2012 urtean egindako proiektuaren prototipo bat ekarriko digu. Bestea, Performancea,  ikusi beharko da

inazio escudero

Fitxa Teknikoa:

Egilea :Inazio Escudero

Urtea: 2012

Programazioa: Enrike Hurtado (IXI software)

Aholkularitza: Oihana Barandiaran, Arturo Tabares(Hípika Butroi)

Finantzaketa: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa

Inazio Escudero (Deustu, 1972). Rock taldeetan hasi zen eta Arte Ederren ikasketak burutu zituen ikus-entzunezkoen alorrean. Zenbait urtez Zürich edo Bartzelona gisako hirietan bizi izan ostean, 1998an Bilbora itzuli zen eta arte jarduera irakaskuntzarekin uztartu zuen, bideo edizio eta posprodukzio irakaslea baita. Bere lanak hainbat galeria, arte museo, musika jaialdi, kontzertu areto edo/eta espazio autogestionatutan aurkeztu izan dira, Hala nola, Bilboko Arte Eder Museoa; Mugatxoan;Leongo MUSAC; Ertz jaialdia ; Bilboko Rekalde aretoa; Bordeleko Galerie du Triangle; Bartzelonako ADN Galeria; Madrilgo Sala Alcalá 31; Gasteizko Montehermoso; Iruñeko Moisés Pérez de Albeniz Galeria; Bilboko Musicaexmachina jaialdia; Tolosako Bonberenea; Bilboko Club Le larraskito edo Palma de Mallorcako La Fundación A.C.An.

Deustuko Liburudendak jaso du IV. Errekaurti saria

Aurtengo Errekaurti Saria San Pedro plazan, Hizkuntza Eskola ondoan dagoen Deustuko Liburudendak jaso du. Agueda Gago-Arrastiak jaso zuen oparia. Aurtengo oroigarria Arangoitiko Catalina Maria artistak egindako zeramika izan da.

Errekaurti saria Berbaizu euskara elkarteak urtero urtero Deustualdean euskara erabiltzen duten komertzioei ematen dien saria da. Deustuko Liburudendak baino lehenago Bordatxo Jatetxeak, Rementeria okindegiak edota Sabin Bitxidendak jaso izan dute.

Aurtengo inauteriak, mitologikoak

 Inoiz baino arinago datoz aurtengo Deustuko Inauteriak,  Otsailak

1,2  eta 3an. Urtero bezela Jai Batzordea hiru egunetako programa antolatzen ari da eta Berbaizu ere, bere aldetik badabil berea prestatzen. Aurten, euskal pertsonaia mitologikoak izango ditugu mozorrogai, norberak nahi duena, era tradizionalean ala nahi bezela moldatua. Tartaloak, lamiak, galtzagorriak, olentzeroak, maridomingiak, basajaunak....guzti guztiak deustuko kaleetara hurbilduko zaizkigu.

Larunbatean, gainera, Maribeltzen bisita espero dugu.…eta Mullerrenean

(Ramon y Cajal 42), iluntzean, berbaizukideek prestatutako antzerkiaz gozatzeko aukera ere izango da…..

Neguan dantza afrikarrak

Urte berria dantzan hasiko dugu. Bi larunbat arratsaldez dantza Afrikar ikastaroa antolatu dugu San Inazioko merkatu zaharrean. Zuzeneko perkusioa izango da, gainera. Dantza eta yoga luzamenduak, benetako lujoa.

EGUNAK: Urtarrilak 26 eta Otsailak 16

ORDUA: 17:30 etatik 20:00 ak arte

TOKIA: San Inazioko merkatu zaharra

IRAKASLEA: Ainhoa Unzalu

PERKUSIOJOLEA: Asier Kerexeta

izena emateko berbaizu@euskanet.net edo 94 447 10 42

berbaizukide eta langabetuek 20 euro

besteek 25 euro

2012an Mullerreneari aurpegia aldatu diogu

2012ko udazkenean Mullerrenean jarri ditugu ilusioak eta indarrak. Ramon y Cajalen dugun lokalak konponketa lanak izan ditu.

Alboko hormari, pertsianari eta zapaiari kolore pixkat eman, lurra aldatu, komuna txukundu, argiztapenak hobetu…auzolanean eta guztion partehartzearekin hobekuntza deigarria izan du Mullerrek.

Bertan zer egin kudeatuko duen batzorde bat ere osatu berri dugu eta jakin ezazu zure ideia eta proposamenak beso zabalik hartuko ditugula.

  

  Mullerrenea espazio irekia ere bada, euskaraz sortu nahi duen ororentzat!

URTE BERRI ON GUZTIOI !!!!

 Urte barri barri, txarri belarri, dakonak ez dakonari, nik ez dekot eta niri !!!!

Azken urteetan lez ere urte berrirako patrika-egutegitxoa egin dugu.

Antza Botika Zaharreko katamotzak (lehoia dela diote beste batzuk) metamorfosia izan du eta oraindik aurrera akerraren gainean doan MARIBELTZ anderearen izena hartu omen du…eta antza aurtengo Inauterietan Mullerrenean agertuko omen da..

ADI, BERAZ, LASTER, MARIBELTZ!