SMS, Marrazki eta Pegata lehiaketen sari banaketa

Aurten be euskararen unibertsoko Marrazki, Pegata eta SMS lehiaketetako sariak banatu ditugu Euskararen Egunean.

Ibarrekolandako kontserbatoriora Intxixu ikastola, Deustuko eskola, San Inazio BHI, Ibarrakolanda BHI, Arangoiti eskola, Deustuko Ikastola, La Salle ikastetxea eta

San Inazio eskolako ume eta gazteak gerturatu ziren eta bertan bertsoak, zuzeneko musika, bideo proiekzioak eta hainbat sorpresa izan genituen.

Aurtengo SMS lehiaketan txapelduna Deustuko Ikastolako MAIDER GERRIKABEITIA izan da letrk jn arrn euskrz idzi dt emn (letrak jan arren, euskaraz idatzi dut hemen) SMS arekin. Pegata lehiaketan txapelduna berriz, Ibarrekolanda BHIko IÑIGO RODRIGUEZ izan da.

pegata irabazlea

Eta Marrazki lehiaketetako irabazleak,  Dimitri Tendjom (Arangoitiko ikastetxea), David Fernández (San Inazio eskola) , eta Nerea Etxaburu (La Salle) izan ziren.

Eskerrik asko guztioi!

Partekatu

Atzo Andoni Egañak Bidarten botatako batzuk

Atzo Andoni Egaña bertsolaria Xabier Lizasorekin batera izan genuen Bidarte udaltegian. Bertan botatako

bertso batzuk bildu ditugu zuekin konpartitzeko…

Oso gustura egon gara gu

zuek sumatzean adi..

Xenpelar, Xopen, gaurkoak dira

Nahiz-ta hil diren aspaldi

Horrexegaitik berriz plazara

Gura genituen jalgi…

Bi mila eta hamabiaren

hamabiak gaur hamabi

Gaur amak ahaztu egin ditugu

ta ekarri arreba bi

Mintzalagunak , berbalagunak,

Hainbat auzo ta herritan

BERBAIZUkoen helburu zein den

entzuna dugu sarritan

bildu zaitezte ta berba egin

astean behin nahiz birritan

euskara grina handia dago

horreinbeste eztarritan

ea hazkura egiten duen

Azkunaren belarritan

Kultur outleta eta enkantearen balorazio ezinobea

Durangoko azoka bukatu denean guk ere gure kultur outleta eta enkantearen balorazioa egin dugu aste honetan. Jendetza hurbildu zen asteazken, ostegun eta ostiralean Mullerreneara. Elorri bertso eskolakoek

eman zioten hasiera hiru eguneko azokari, salgai izan genuena gustora erosi zuten hurbildu ziren euskaltzaleek eta arte lanen enkantea ere arrakastatsua izan zen. Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi! Argazki sorta hiru egunetan izan zena laburbilduz…..

Liburuak eta diskak nagusi izan ziren

baina eta arropak eta zapatak ere merke-merke saldu genituen

umeek ere beraien jostailu eta ipuinen txokoa izan zuten

eta horrela Mullerrenea azoka inprobisatua bihurtu genuen hiru egunez

zuzeneko musikaz gozatuz….

guk ere lagunartean abestuz….

barre batzuk eginez….

eta PREST! eta BERBAIZU babestuz..

MILA ESKER GUZTIOI!

"Euskaraz bizitzen hasteko aukera bezala"…Euskaldunak Faltan Berbalagunerako

Urtero lez, poliki – poliki baina etengabe hasten doa

gure Deustualdeko Berbalaguna. Une honetan 9 talde daude martxan, horietakoren bat jendez lepo, eta gainera itxaron zerrenda bete – bete dugu.

Euskaraz ederki moldatu ezkero, eta euskararanzko bidean doan jendearekin astean ordubeteko tartea emateko prest bazaude, jarri Deustualdeko Berbalagunarekin harremanetan, hemen deustualdekoberbalaguna@gmail.com, hemen berbaizu@euskalnet.net edo deitu 94 – 4471042-ra eta esan asteko zein ordutegitan zaizun posible. Talde berriak berehala sortuko ditugu!

http://www.youtube.com/watch?v=65lbOg2Kz4k

Mertxek dion bezala: “euskaraz bizitzen hasteko aukera bezala”…

Euskararen Eguneko Bertsolarien Bideoa

Elorri Bertso Eskolaren baimenarekin, hona dakarzkigu astelehenez, abenduak 3an, Euskararen Egunaren kariaz, Deustualdeko Unibertsoak Ibarrekolandako Kontserbatorioan ospatutako jai jendetsuan botatako bertso ederren bideo

parea. Lehenik Enekok botatako bakarkakoa:

http://vimeo.com/54898598

eta hemen Mikel, Enare eta Anderrek botatakoak:

http://vimeo.com/54898597

Zuekin guztiokin etorkizun oparoa du Deustuko bertsolaritzak eta euskarak!!!

Astelehenetik aurrera astebetez Euskal Kultur eskaintza zabalan Deustun

Ez da erraza Bilboaldean hurrengo asteko euskarazko programazio

zabala bezalakoa aurkitzea dena batera eta jarraian. Astelehenean hasi eta barikura arte antzerkia, zinema, musika, pailazoak, bertsolaritza, txotxongiloak, ipuinak.. euskaraz eta dohainik Bidarte Auzo Etxean eta

Ibarrekolandako Kontserbatorioan. Berbaizuk ere bere aletxoa jarri duenez programazioa ia osoki euskalduntzeko, hona gure babesa eta gonbitea. Onegin!!!

http://prestaldizkaria.files.wordpress.com/2012/11/deustura-blog-udazkeneko-kultura.jpg

Patxi Zubizarreta Irakurlearen Txokora eta Harkaitz Canoren argazkiak

Azken Irakurlearen Txokoan Harkaitz Canorekin gozatu ahal izan genuen beste gozatzea espero dugu urtarrilaren 23an Patxi Zubizarretarekin. Solasaldi biziak sortu ziren Twist eleberri sarituaren idazlearekin, eta guztiok

geratu ginen gehiagorako gogoz. Hemen sakatuta argazki gehiago:

Patxi Zubizarreta Gerra eta Oroimenaren zauriak lantzen dituen liburuarekin etorriko zaigu. Beraz neguko hotzetan irakurtzeko gogoz dabilenak idazlearekin irakurritakoa konpartitu nahi izan ezkero, hementxe aukera. Hemen Berrian argitaratutako aurrerapen bat.

Gogoratu ere Irakurlearen Txokoan proposamenak egin zein parte hartu nahi duenak ateak parez pare irekita dituela. Elkartera hurbildu zein topaketa baten ondoren Irakurlearen Txokoan antolatzen dabiltzanengana hurbildu baino ez dago.

Goseren ahotsez, Ibaia Deustun euskaraz mintzo zaigu

Deustuarrok 2.012ko Euskararen Eguna topera ospatzeko, hemen Goseren eskutik jaso dugun oparia. Orain dela

bi aste

Deustuko uretan ibili ziren jo ta su, lehenengo itsasorantz Erriberararte, eta gero berriz gora Bilbora pasa arte, euren diska berria aurkezten.

http://www.youtube.com/watch?v=dl1Bq1qLXus

Nahi duzuenean berriz ere etorri!

Abenduaren 3a: Deustualdeko Unibertsoaren ekitaldia Ibarrekolandako Kontserbatorioan

Ibarrekolandako kontserbatorioko areto dotorea izango da Abenduak 3,

astelehenez, Berbaizuk dinamizatzen duen Deustualdeko

Euskararen Unibertsoaren ospakizunaren topaleku. Bertan Deustualdeko ikastetxeetako ume eta gazteak bildu eta denok batera Euskararen Eguna ospatuko dugu. Gainera udazkenean antolatutako lehiaketen sari banaketa ere izango da; aurten Marrazki, Pegata eta SMS txapelketak antolatu ditugu eta urtero legez partehartzea handia izan da.

Ibon Urrutiak egingo ditu aurkezle lanak;  bertsolariak, tikitrilariak, zuzeneko musika, bideo-klipak…ez da ezer faltako!

Guk ere euskaraz bizi nahi dugulako!