Berbalagun taldeak martxan

Deustualdeko berbalagun taldeak dagoeneko hasi dira. Astelehenetik ostiralera, hainbat ordutegi eta leku ezberdinetan biltzen dira. Bost talde osatu dira jada eta gogoa eukiz gero oraindik badago aukera astean ordubetez euskaraz mintzapraktika egiteko…

Deitu gure bulegora astearte edo ostiraletan 19:00etatik aurrera eta izena eman!!! Zu ere berbalagun!!

Bihar Harkaitz Cano Irakurlearen txokoan

Bihar  ikasturte honetako lehenengo Irakurlearen txokoa egingo

dugu Bidarte Udaltegian. Harkaitz Cano idazlea bertan izango da Twist,  bere azken eleberriaz, hitzegiteko. Irakurlearen txokoa giro erlajatuan nobelaren inguruko solasaldi-tertulia izaten da eta Berbaizu euskara elkarteak hiru hilabetean behin saio bat antolatzen du gutxi gora behera. Iaz Urtzi Urrutikotxea, Xabier Artola eta Ur Apalategi etorri ziren. Ikasturte honetako lehenengoa Harkaitz Cano, bihar, 20:00etan.

Literaturazalea baldin bazara ezin duzu galdu!

Txantxikuko begiraleak gurasoekin bilduko dira bihar Bidarten

Txantxiku aisialdi taldea berriz ere martxan da uda osteko etenaldia eta gero. Bihar egingo bilera dute Bidarte udaltegian arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bertan gurasoei haien aurtengo ekintzen proposamena luzatuko diete.

Ikasturte berriko nobedade nagusienen artean adin tartea handitu dutela eta aurten LH3tik aurrerako umeak ere hartuko dituztela, hau da, 8-9 urtetik- 16 urte bitarteko ume eta gazteak. 

Txantxiku aisialdi taldeak aurten 10 urte bete ditu eta bertako arduradunak esperientzia handiko begirale gazteak dira.

Kantagintzakoak Gernikako euskal jaian izan ziren

Gernikako euskal jaiaren jardunaldien artean badago bat bereziki jendea biltzen duena, bertan egiten duten kalez kaleko kantaldia. Aurten ere Berbaizuko kantagintza taldekoak bertan izan dira kantaldi erraldoi hortan parte hartzen. Eguraldi ezin hobea izan dute eta giroa aparta. Ikasturte berrira begira daude dagoeneko eta aurten duten erronken artean ahots berriak bereganatzea da.

Astero astero Bidarte udaltegian biltzen dira eta ateak zabal zabalik dituzte

EGUNA: ASTELEHENA

ORDUA: 20:00AK

TOKIA: BIDARTE UDALTEGIA, 8. GELA

Asteburuan izan du Berbaizuk bere aurtengo mintegia

Larunbat goizean bildu ginen Mullerrenean elkartearen inguruan hausnartzeko. Bertan hurrengo ikasturteari begira aritu ginen, barne antolamenduaren inguruan solastu eta indarrak non jarri definitzen saiatu ginen. Emankorra izaten da beti presarik gabeko hartu-emana …., kafea, bizkotxoa eta sanwitchez lagunduta baldin bada, askoz hobea!

Atzo estreinatu zuten Deustuko Erriberan Izar eta Zenaida antzezlana

Berbaizukidea den Galder Perezek idatzia eta zuzendua, atzo estreinatu zen Eidabe ekimen kulturalak eskeintzen duen azkenengo antzerki proposamena. Izar eta Zenaida izenburupean umeentzako antzezlan honek  Kubako eta Euskal Herriko bi neskatilen istorioa kontatzen digu. Antzerkia eta ikusentzunezkoak uztartzen ditu eta erabat ikusgarria da emaitza.

Deustuko Erriberako P6a txiki geratu zen atzo eguerdian, ehun lagunetik gora bildu ziren eta ume, guraso zein antzerkizaleak orokorrean ederki pasa zuten bi ume hauen abenturekin. Zorionak!