Izena eman berbalagun izateko

 Udan oporrak hartu zituzten Deustualdeko berbalagun taldetakoek eta jada hasteko irrikitan daude. Aurten, Euskal Herri osoan 5.000 lagun ari dira mintzapraktika programetan parte hartzen, 65 herri eta eskualdetan. Astean ordubetez, aisialdian euskaraz aritzeko laupabost laguneko taldeak

osatzen ditugu eta Deustun bertan, aukera ederra duzu.

Euskaraz gehiago hitz egin nahi, euskera  maila hobetu ala

euskaraz bizi
nahi baduzu deitu ala idatzi!

deustualdekoberbalaguna@gmail.com ala 94 447 10 42 (astearte eta ostiraletan 19:00etatik aurrera)

Partekatu

Elorri bertso eskola berriz ere martxan

Ikasturte berriarekin Elorri bertso eskolakoak berriz ere indarberrituta bueltatu dira. Aurtengo ikastaroak prestatzen ari dira, nagusi eta gazte taldeak antolatzeko asmoa dute. Bertsozalea zara? gustatuko litzaizuke irakasle batekin bertsotan ikastea?

      Elorri bertso eskola da zure tokia….Deustuan bertan bertsotan ikasteko aukera paregabea duzu

            Ez zaitez lotsatu, deitu Berbaizuko bulegora eta anima zaitez! 94 447 10 42

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE

Larunbatean, hilak 15, Deustuko Erriberan emakume bat erasotu zuten. Gaueko hamarretan emakumea bortxatzen saiatu ziren, baina ihes egitea lortu zuen. Igandean erasotzailea atxilotu zuten.
Azken aldi honetan Bilbon eta Deustun eraso sexistak areagotzen ari dira.
Honen aurrean ez gara isilduko.
GAUR, ASTEAZKENA 19, 19:00etan kontzentrazioa deitu du PAREk, Deustuko talde feministak.

IKASTURTE BERRIA HASTERA GOAZ

Atzo udako azken igandeaz disfrutatu gendun eta konturatu gabe badugu gainean ikasturte berria. Berbaizu euskara elkarteak hainbat egitasmo ditu eskuartean, iazko ikastaro batzuei jarraipena eman, Berbalagun talde berriak martxan jarri, Txantxiku aisialdi taldea, Irakulearen txokoa, Kantugintza…eta iaz entreinatutako Muller espazioa euskaldunon topaleku erreferenziala bihurtu. Proiekzioak, kontzertuak, eztabaidak, bertso eskolak….eta guztion ekarpenak gauzatzeko lekua dugu Mullerenea.

Gauzak horrela ilusio handiz ongi etorria eman nahi diogu ikasturte berri honi, zuen partehartzea ezinbestekoa da hastear dugun udazken honetan….bazkidetza_panfloa

Agur eta Ohore Zigor!

                       Lagun handi bat galdu dugu egunotan, Zigor Argoitia Berbaizukidea.

Agur, joan zarelako, Ekaitz eta Ekhirekin jolasean ari zinela, bi altxor horien irribarreen poztasunarekin.

Ohore, zure laguna izatea ohorea izan delako. Zurekin milaka mendi, bidaia, kontzertu, parranda, txanda, manifa, eztabaida, irrifarre… konpartitzeko ohorea izan dugulako.

Tipo ona zarelako eta maite dituzunen alde laguntzeko prest egon zarelako. Euskara eta herriaren aldeko lanean kide izan zaitugulako… Eta hori, zalantzarik

gabe, ohorea izan delako.

Zigor Berbaizuren sorreratik izan dugu alboan, kartelak egiten, txosnan lanean, eta bereziki… sukaldari lanetan.

Faltan botako dugu Zigor Berbaizun (eta baita bere paella goxoak ere!).

(jatorria: prest! )