Irakurlearen Txokoa: Maiatzak 16an "Argi-Itzalen Neurria"

Uda bukatu aurretik ikasturteko azken Irakurlearen Txokoa burutuko dugu maiatzaren 16an. Asteazkenez Xabier Artola etorriko zaigu “Argi-Itzalen Neurria” bere ipuin liburua aurkeztu eta gurekin bere opera primaren gainean solaseanaritzera. Hemen Leire Zubeldiak Garan liburuaz argitaratutako kritika.

Hitzordua Bidarte Auzo Etxean arratsaldeko 8tan. Ezin galdu!

Artola

Partekatu

Deustuko Jaietako Argazkiak

Hemen sakatuta ikusgai!

Bertso-saioa523

Bertso Saio jendetsua Euskalduna zubipean

Lehenengo asteburukoez gain, Euskaldunapeko Bertso Saio mundiala, Tomate Txapelketa, Kuadrilak, Batukada, Mullerenean jokatutako Futbolin Txapelketako finala, Tomatearen erreketa, Parrilada, Banderaren jaitsiera… datorren urtean berriz gozatu arte, argazkiak ikusi beharko!

2. asteburua_0691

Koadrilak Tomate Txapelketan

Dantza Afrikarrak: Ikastaroaren 2. zatia

Aurreko ikastaroan jendea gehiagorako gosez geratu zenez, atzo ekin zioten berriz ere Dantza Afrikarren ikastaroko bigarren zatiari. Aurrekoan bezala, lau asteartez izango da, arratsaldeko 19:30tan San Inazioko merkatuan.

Atzokoa galdu arren, oraindik gogoz dagoenik badago deitu (94-4471042) edo idatzi ( berbaizu@euskalnet.net ) lokalera!!!

Honatx ikastaroetan zuzenean jotzen duen Adama Guindok Burkina Fasson ateratako bideo euskalafrikar bat:

http://www.youtube.com/watch?v=Q7ViYL2kGJA&feature=player_embedded