Badakigu baina gutxitan egiten dugu…Argazkiak

Poliki poliki bagoaz bi saioetako materialak biltzen. Bi egunetan zehar ateratako argazki batzuk ikusi nahi izan ezkero, sartu gure flickreko karpetan eta hor daude batzuk. Elorri Bertso Eskolaren lantalde audiobisualari esker, berehala bideoren bat.

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/6817827290/

Edu Apodaka eta Fermin Etxegoien solasean.

Badakigu…baina gutxitan egiten dugu Zuzenean

Deustuko Gazte Asanbladarekin batera antolatutako jardunaldiak atzo bukatu genituen Edu Apodaka eta Fermin Etxegoienen eskutik. Baita ondo bukatu ere. Solasaldi arinean aritu zen jendea hizlariekin batera Mullerenean, eta beti lez ondorio bakarrik atera izan ez arren, bidea urratzeko aukera badagoela agerian geratu zen. Atzoko argazki edo bideorik jarri baino lehen, hobe Elorri Bertso Eskolak aurreko ostegunean Uxue Alberdi eta Fredi Paiaren pasadizoei ateratako bideoetako bat hona ekartzea. Elorrikoek igo dituzten beste hirurak hemen sakatuta: 1, 2 eta 3.

Fredi Paiaren sudaderaren BOTERE EUSKARATZAILEA ezagutu nahi izan ezkero, ikusi hau!!!! ;)

Eskerrik asko Elorri Bertso Eskolari bideo hauek igo eta elkarbanatzeko aukera emateagatik.

Prest! 122

Martxoko zenbakiarekin 11 urte beteko ditu Deustualdeko PREST! aldizkariak.
Bideari ekin genionetik 122 aldizkari osatu ditugu Deustualdeko berri emanez; hilero bana, euskaraz eta doan.
Eta oraingoan, papera bazterrean utzi gabe, Interneteko sarera jauzia egin dugu.
Deustualdeko eguneroko berriak eta sare sozialak herritarrekin konpartitu nahi ditugu Interneten sortu ditugun txoko berrietan.

Hauek dira gure txokoak Interneten:
http://prestaldizkaria.wordpress.com/
http://www.flickr.com/photos/prestaldizkaria/
http://www.facebook.com/
https://twitter.com/

Sartu, nabigatu, informatu, dibertitu eta lagun gaitzazue PREST! aldizkariaren lana zabaltzen.
Prest! 122 azala

Prest! 122ko azaleko argazkia