SEKULAKO INAUTERIAK II

Inauteriak pasa dira
ta zer nolako pena
giro ona, jende pila
hori izan da onena
Müllerrenean egin genun
ezkontza ederrena
bertso-bazkaria eta
mozorro desfilea
kolorez bete ditugu
guk Deustuko kaleak
eta danatan pozgarri
entzun dala euskera ! !

Gainera, Txantxikuk mozorro desfileko “karroza saria” irabazi zuen. ZORIONAK TXANTXIKU!!

desfilea_0291

Besterik gabe, asteburu honetako argazkiak ikusi nahi izanez gero, hemen hemen eta facebook-ean ikusgarri.

Deustuko Erriberatik

Hona lehengo egunean Berria egunkarian irakurri ahal izan genuen eskutitza:

Udal bandaloak

Nerea Etxaniz.Bilbo.

Polita geratu zen. Mural koloretsuan Erribera auzo euskalduna dotore ikus genezakeen, auzokideoi zein bisitariei auzo sarreran ongietorria ematen. Ederra izan zen, halaber, Euskararen Egunean umeak eta ez hain umeak festa giroan baina buru-belarri ikustea, ahalik eta lan txukunena egin nahian. Harro geunden, bai, harik eta urtarrilaren hogeian Bilboko garbiketa brigadak auzoan sartu eta dena zuri-gris utzi zuten arte. Udal honek euskararen aldeko herri ekimenak babestu barik horrela oztopatzea eta debekatzea ere… etsigarria, benetan! Mutu nahi gaituzte.