111 arrazoi euskara komertzio arloan erabiltzeko.. eta bagoaz..

Uda bukaera komertzio pribatu batek Deustun inoiz egin duen irekiera kanpaina euskaldunenarekin etorri zitzaigun, eta udazkena Deusto Bizirik elkartearen euskararekiko jarrera aldaketa batekin hasi dugu.

Udaberrian Deusto Bizirik elkarteari eraman genizkion 111 arrazoi euskarari lekua egin ziezaioten.. eta antza 111 arrazoi horiek beste milakarenak ere badirela ohartu eta urte luzeetako eskaeren ondoren, azkenean komertziante elkartearentzat euskara ikustezin eta huts izatetik hizkuntza baliogarri izatera pasa da. Euren kanpaina eta kartel bidezko komunikazio publikoetarako, lehen inoiz ez bezala, orain euskara hizkuntza agerikoa izatera pasa da: hiruzpalau kanpaina hasi dituzte garaiotan eta guztietan, lehenengoz, afitxa elebidunak atera dituzte.

Komertzio arlo osoan da erabilgarri, baliagarri eta ekonomikoki emankor euskararen erabilera (ez soilik kartelgintzan) eta 111 arrazoi horiekin batera jarraituko dugu behar beste arrazoi ematen hori erakusteko.

20131010_192447

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>