11 egunez euskaraz bizitzeko erronka

Atzo 11 EGUN EUSKARAZ egitasmoa aurkeztu genuen Müllerenean. Euskal Herriko hainbat txokotan egin diren esperientzietan oinarrituta, Deustualdeko euskaldunak euskaraz biziko gara azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte. Lasarteko ereduari eutsiko diogu eta parte-hartzeko bi era egongo dira:

Ahobizi: euskaldunekin euskaraz egingo duena eta ezezagunekin lehengo berba euskaraz egingo duena.

Belarriprest: euskara entzuteko prest dagoena nahiz eta euskaraz zein erdaraz erantzun dezaken. Figura hau giltzarria da, izan ere, euren burua euskaraz berbetan ikusten ez dutenak euskarara erakartzeko bidea izan daiteke.

Figura bakoitzari txapa bat dagokio, atzo aurkeztu genituenak, eta 11 EGUN EUSKARAZen parte-hartzeko baldintzak bi dira: Deustualdean bizi, lan egin edo ikastea eta 14 urtetik gorakoa izatea.

11 EGUN EUSKARAZ-aurkezpena

Lantalde irekia eta anitza osatzeko premia

Horrekin batera, lantaldea osatzeko premia azaldu genuen, Berbaizutik independientea izan behar duena. Helburua da ahalik eta lantalde irekien eta anitzen osatzea Berbaizuren radarretik kanpo daudenak aktibatzeko. Horretarako, gonbidatzen zaituztegu bertan parte-hartzen.

Datorren ostegunean, hilaren 28an, Lasarte eta Aguraingo lagunak Bidartera etorriko dira 19:00etan euren esperientziaz berba egiten eta galderak egiteko tartea egongo da.

*Atzoko argazki guztiak hemen.

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>