Txantxikun hasteko prest gaude!

Irailaren 16ko asteburua Txantxikuko begiraleok erabili genuen Mundakako kanpinera joateko. Gainean dugun urte potente hau antolatu eta disfrutatzeko xedea zegoen eta, nola ez, gure helburuak lortu genituen. Minimoen bilera, urteko programazioa, lan-taldeak eta ume berrien egoera adostu eta gero, disfrutatzeko aukera eduki genuen ere, bai gure eskapaditekin, bai gaukeko post-afariekin.

Urteari ongi etorria emon, eta ekintzekin hasteko prest!

Aupa Txantxiku

Mundaka 2016Mundaka 2016

Urrian Gometxa proiektua abian Mullerenean!

Urrian Gometxa proiektua abian jarriko dute Janire eta Ane Soldevillak Mullerenean. 4-5-6 urteko umeen irudimena eta sormenari bidea emango diote eta hiru gai jorratuko dituzte abendura arte: otsoa (beldurra), tik-tak (denbora) eta ispiluak dir-dir (errealitatea). Ipuin baten kontakizuna izango da txokoaren ardatza (“bazen behin…”) eta hiru saioetan osatuko dute kontakizuna.

Lehen saioa urriaren 24ean izango da. Izena emateko edo informazio gehiagorako berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi edo 94 447 10 42 telefonora deitu (Jon). Umeen kopuru minimoa 8 izango da. 60€ berbaizukideentzat eta 65€ besteentzat.

GometxaGometxa 2

Hilabete barru Harkaitz Cano Irakurleen Txokoan!

Urriaren 5ean Harkaitz Cano bere Beti Oporretan ipuin liburuaren gainean berba egitera dator. Saioa Bidarten egingo dugu 20:00etan. Irakurlearen Txokoa geure 25. urteurrena ospatzeko lehen ekitaldia izango da eta geurekin ospatzea nahi dugunez, esan barik doa gonbidatuta zaudela.

Beraz, hilabete bat duzu Canoren azkenaz gozatzeko.

Urriak 5: Harkaitz Cano Irakurleen Txokoan

Hementxe gaude, hementxe gaude, hementxeeeee!!!!

Berbaizun bueltan gaude. Opor-osteko sindromerik ez dugu eta indarberriturik gatoz.2016-2017 karpeta sortu berri dugu ordenagailuan eta ikasturteari gogoz ekingo diogu.

Ohiko ordutegiak izango ditugu:

Astelehena-osteguna: 09:00-14:00 – 15:30- 17:30 (astearte arratsaldea bulegoan emango dut)

Ostirala: 09:00-14:00

Edozertarako badakizue non gauden.

Bueltan gaude

Bonus track: “Hemen euskaraz hemen berbaizu” pegata dutenen zerrenda

Urteak dira Berbaizu Euskara Elkarteak “Hemen euskaraz hemen berbaizu” pegatina euskaraz hartzen duten saltokiei banatzen diela eta aprobetxatu dugu saltokien zerrenda argitaratzeko. Momentuz Deustualdeko 38 saltokik pegata jarri dute baina ziur gaude aurrerantzean gero eta gehiago izango direla.

Hemen euskaraz hemen berbaizu

FARMAZIAK:

  • SALAN PUEBLA FARMAZIA: Agirre Lehendakaria etorbidea 30
  • LINAZA PEÑA FARMAZIA: Heliodoro de la Torre 19
  • OBIETA FARMAZIA: Julio Urkijo 10
  • PATXI MENOYO FARMAZIA: Egileor kalea 3

TABERNAK:

  • BORDATXO JATETXEA: Ramón y Cajal 24
  • LA LOGIA: Ramón y Cajal 22
  • IZEKI taberna: Ramón y Cajal 26
  • DEUSTUKO HERRIKO TABERNA: Ramón y Cajal 29
  • LA PARRA TABERNA: Ramón y Cajal 32
  • ATXURI: Luzarra 1
  • BAIONA: Luzarra kalea 6
  • LA TERRAZA TABERNA: Deustuko Zubia 1
  • MAITAGARRI TABERNA: Luis Power kalea 14
  • ITSASBIDE: Rafaela Ybarra kalea 11
  • BIDEGORRI: Plácido Careaga plaza 1
  • OSKARBI: Madariaga etorbidea 31
  • LA TORTILLA: Blas de Otero 43
  • ARANEKO TABERNA: Araneko kalea 18
  • KAROLA: Ganekogorta Mendia kalea 12
  • CAFETERÍA EGIPTO: Heliodoro de la Torre kalea 7
  • ERRIBERA TABERNA: Deustuibarra kalea 43

JANARI DENDAK:

  • CHARCUTERÍA MARTÍN: Egileor kalea 5
  • REMEN OKINDEGIA
  • MARIBIREN TXUTXE-DENDA: Mediterraneo Itsasoa

LIBURUDENDAK, PAPERDENDAK ETA KIOSKOAK:

  • DEUSTUKO LIBURUDENDA: Done Petri plaza 4
  • EUROHIZKUNTZAK: Done Petri plaza 4
  • LOPATEGI ARRIETA, MI Kioskoa: Aguirre Lehendakaria 27
  • LANKOR: Aguirre Lehendakaria 18

ARROPADENDAK:

  • ESKEGI: Madariaga etorbidea 10
  • KAIOA ARROPADENDA: Heliodoro de la Torre kalea 2

LOTERIA ETA ESTANKOAK:

  • ADMINISTRACIÓN Nº19 DE BILBAO: Agirre Lehendakaria etorbidea 19
  • ESTANCO MADARIAGA: Madariaga etorbidea 27

ATERPETXEAK:

  • AKELARRE ATERPETXEA: Morgan kalea 4-6

ElKARTEAK:

  • ARTEBI: Jon Arrospide 14
  • DEUSTUKO MENDITARRAK: Iruñea kalea 3

BESTELAKOAK:

  •  SABIN ERLOJUDENDA: Rafaela Ybarra 6
  • NEUMÁTICOS DEUSTO: Blas de Otero 41
  • LIMPIEZA DE ALFOMBRAS FLOR: Julio Urkijo kalea 3

PD: OPOR ONAK PASA!!!!

Oporretan goaz eta 5 literatur- gomendio ematen dizkizuegu

Uztailarekin batera gu ere bagoaz eta Argia aldizkariak bezala gomendioak ematen dizkizuegu abuztua liburuz inguratuta pasa dezazuela. Hona 5, baina beste 5 izan litezke:

Beti Oporretan (Susa, 2015): Harkaitz Canok narrazio liburu hau idatzi du oporraldiak hizpide dituena eta oporren hainbat bertsio kontatzen ditu idazle lasartearrak. Gogoratu Cano gurekin egongo dela urriak 5 Bidarten.

Far Westeko Euskal Herria (Pamiela 2009): John Wayne, Lee Van Cleef, Clint Eastwood, Lee Marvin… Aurpegi asko lotzen ditugu Far Westekin baina inor gutxi euskalduna da. Asun Garikanok Far West altxatzen lagundu zuten euskaldunen testigantzak bildu ditu eta liburu hau osatu du. Guztiz gomendagarria arrastiero ETB2 ikusten dutenentzat.

Itzulera baten historia (Elkarlanean 1990): Erbestea berbagai du Martin Ugaldek, Gerra Zibila galdu ostean Venezuelara erbesteratu zen familia baten seme-alaben Euskal Herriratzea hain zuzen. Topikoetatik urrun dagoen kontakizuna egin zuen Ugaldek, xehe-xehe idatzia.

Belarra Kantari (ITZUL. Elkar, 2007): Koro Navarrok Doris Lessingen The Grass is singing (1950) euskaratu du. Rodhesia kolonialean girotua, egun Zimbawe deitzen duguna, arrazekeriari, kolonialismoari eta kapitalismoari kritika zorrotza darion eleberri aparta, emakume apartak idatzia, zeinak urte berean Literatur Nobel Saria jaso zuen.

Hnuy illa nyha majah Yahoo (Elkar 1995): “Ondo ibili gizontxo” esan zion Gulliverri despedidan Houyhnhms batek eta esaldiaz baliatu zen Joseba Sarrionandia poesia liburu aparta honi izena emateko. Liburu borobila idatzi zuen iurretarrak, barrenak astintzen eta hunkitzen dituenekoa, eta bere hainbat poema oso ezagunak dira: Martin Larralde, Mundua begiratzeko lehioak edo Aspaldian utzitako zelda. Benetan liburu zoragarria, Sarriren esku apalek osatua.

Eta ene izterreraino inguratu den karramarroa
Bihar
Beste inorengana ailegatuko da
Zangozabal eta haztamuka

Eta berreala aldenduko da, oraintxe
Ihesean aldentzen den bezela

Eta ez dut enekin eramanen ez eguzkia
Ez trena, ez karramarroa

Neu bakarrik eroriko naiz zulora eta egundoko
Egunik bakartiena izango da